Trinitate jaiak

Bideoa: Baserri mundua kalera gerturatu du Trinitateetako azoka bereziak

Barren 2025ko eka. 14a, 19:28

Herrian bertan ekoiztutako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egon da Trinitate jaietako azoka berezian. 

Lizundiatxabola, Txillarre eta Zeleta barazkiekin etorri dira azokara; Madarizurieta (Mausitxa) gaztarekin; Yvette Miguezek (Azkarate – Yom) ogia ekarri du; eta Lizagasarrek sagarrarekin egindako produktuak. 

Baserriko produktuez gain, hemengo baserrietan hazitako animaliak ere egon dira ikusgai. Baserritarrek 80 bat buru ekarri dituzte Aita Agirre plazara, baserri hauetakoek: Aiastitxiki baserria (Pirenaika), Berdezkunde baserria (Pirenaika), Ziarda Txiki Goikoa baserria (Limusina), Agerre baserria (Aubrac), Zulueta Bekoa Baserria (Pirenaika), Orube baserria (Limusina). Horrez gain astoak (Arkaitz), pottokak (Sorueta baserria) Zaldi Arabiarra eta Española (Juaristi baserria), Euskal Herriko mendiko behorrak (Artesoro baserria), behorrak (Belaustegi baserria), poniak (Irunagasoro baserria), haragitarako moxalak (Armaitxa-Erdikua baserria). Baita ere, Latxa Sasi ardiak (Irunagasoro Baserria), Ahari Latxa Mutur beltzak (Mardari-Zurieta baserria), eta Ahuntz Azpi Gorriak (Irunagasoro).

Bertokoa ikusteko aukeraz gain, bertokoa dastatzeko aukera ere izan da azokan. Aire librean hasitako txerrien sahiets eta hirugihar errazioak saldu dituzte 3 euroan Lekuederren.