Sanbartolomeetan ohikoagoak diren irudiak laga ditu goizean sokamuturrak. Dultzaineroen Dianarekin hasi dira ospakizunak, eta sanbartolomeetan moduan, izan dute gaztez osatutako segizioa ere. Ondoren somakuturra egin dute, 08:00etatik 10:30ak bitartean. Euri langarra egin du goiz guztian, baina ez da ozpoto izan sokamuturra zaleentzat.
Argazkiak: BARREN eta Mikel Askasibar.