Institutu batean dago girotua Mari sorgin ehiztari, eta euskal mitologia, folklorea eta beldurrezko generoa uztartzen ditu. EITBk haurrentzako sortutako Makusi plataforman ari dira ematen, maiatzaren 16az geroztik, eta gaurkoa bosgarren atala izango da. A Film To Kill For ekoiztetxeak sortu du, Oliver Menderen zuzendaritzapean, eta aktore taldean bada elgoibartar bat: Alex R. Etxegibel eduki sortzailea. Dantzan eta antzerkian dihardu, eta Elgoibartik kanpora Tik Tok sare sozialaren bidez egin da ezaguna. Hona gaurko atalaren aurrerapena.