Atzeratu egin dute Luken Beitiari eta Josetxo Arakistaini egitekoak ziren omenaldia

Barren 2025ko eka. 10a, 16:18

JoTaSua taldetik jakinarazi dutenez, bertan behera laga behar izan dute eguazten honetarako iragarria zuten Luken Beitia eta Josetxo Arakistain omentzeko ekitaldia. 

Realzale taldekoek zehaztu dutenez, euren borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik laga behar izan dute bertan behera omenaldia, antolatzeko baldintza egokirik ematen ez zela-eta. Omenaldia egiteko egun berri bat adosten dutenean iragarriko dute omenaldirako eguna. "Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta barkatu eragozpenengatik", adierazi dute JoTaSuatik.