Kaleko Margo Lehiaketan saritutako lanekin erakusketa antolatu du Egurrek

Barren 2025ko eka. 4a, 15:10

Egur arte tailerrak kaleko margo lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu zuen iaz, eta orain hamar edizio horietan saritutako lanekin erakusketa egingo dute. Artelanak erakusgai eta salgai egongo dira.

Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da, ekainaren 6rik 14ra arte. Astelehenetik larunbatera egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.

Artelanak erakusgai eta salgai egongo dira. Egur arte tailerra lokalez aldatuko da datorren ikasturtean, eta eskuratutako dirua lekualdatze horrek sortutako gastuei aurre egiteko erabiliko dute. 

Jose Reyesek irabazi zuen iaz Elgoibarko kaleko margo lehiaketaren 10. edizioa.

Jon Idigorasek hirugarren postua eskuratu zuen margolan honekin 2019ko lehiaketan.