Angel Quintana txapeldunorde Tarragonako La Bandarra Trail mendi lasterketan

Barren 2025ko eka. 4a, 09:00

Angel Quintana La Bandarra Trail mendi lasterketako helmugan.

CATT Morkaikoko kideak Euskal Herriko mugez harago ere lehiatzen dira. Iraitz Fernandezek moduan, Angel Quintanak ere Kataluniako mendi lasterketa batean parte hartu zuen, eta ez gaizki gainera.

Lan Bandarra Trail lasterketan hartu zuen parte elgoibartarrak, ibilbide luzeeneko proban, 49 kilometroko eta 2.5000 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidean; eta, txapeldunorde geratu zen.

Tarragonako Mont-Ral inguruko mendi eta haranetan jokatu zuten La Bandarra Trail mendi lasterketaren estreinako edizioa izan zena. 

Beroagatik lasterketa gogorra izan zela azaldu du Quintanak. Hori dela eta, probaren hasieran indarrak gordetzea, eta atzetik aurrerako lasterketa egitea erabaki zuen. Eta, pozik da hartutako erabakiarekin. "Lortutako bigarren postuak baino poz handiagoa eman zidan erritmo on eta jarraitu bat mantentzeko gai izateak. Bigarren geratzearena ezusteko handia izan zen, eta pizgarri bat ere bada nire denboraldiko helburu nagusirako, urrian Bagan jokatuko den 100 kilometroko Ultra Pirineu mendi lasterketa".