Bilbon izandako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Elgoibarren

Barren 2025ko eka. 3a, 10:31

13 urteko neska bat hil zuen herenegun haren aitak Bilbon, gizonaren bikotekidea larri zaurituz. Hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten atzo Kalegoen plazan. Mendaron ere egin zuten elkarretaratzea, domekan. 

Bilboko Larraskitu auzoan gertatu zen hilketa zapatuan, eta gizonezkoak bere buruaz beste egin zuen gero. Ama, berriz, Basurtoko ospitalera eraman dute zaurituta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak krimen bikariotzat jo du Bilbon gertatutakoa.