Sargoate ingurua auzolanean hobetzeko irteera antolatu dute ekainaren 7rako

Barren 2025ko mai. 29a, 16:02

Irudietan, Sargoateko urmaela eta iturria.

Sargoateko iturriaren ondoan anfibioentzako hezegune edo putzu txiki bat sortu zuten orain urte batzuk, auzolanean.

Morkaikok erosi zituen lurretan egin zituzten hezegunea sortzeko kanak 2019an, eta orain, urmaela eta ingurua txukuntzeko ere, auzolanera joko dute berriro ere. Gure Natura Ezagutzen egitasmokoek egin dute auzolanerako deia. Morkaiko, Elgoibarko Baso Biziak taldea eta Atxutxiamaika ari dira egitasmoa sustatzen.

Sargoaten eraiki zuten urmaela hesitu nahi dute eta azkena egin zuten ekimenean Lizagasarren egin zituzten saguzarren habiak eta intsektuen hotelak ere jarriko dituzte urmaelaren bueltan, narrastientzako espazioak sortzearekin batera, besteak beste. Ekainaren 7an, zapatua, egingo dituzte lanok. 09:30ean geratuko dira Mintxetako aparkalekuan, handik Sargoateraino igotzeko. Oinetako eta arropa erosoa eta zikintzeko modukoa eramateko gomendatu dute. Janaria norberak berea eraman beharko du.

Plazak mugatuak direla ohartarazi dute. Izena emateko eman hemen datuak