Atxutxiamaikak, Morkaikok eta Baso Biziak taldeek sortu zuten Gure Natura Ezagutzen egitasmoa Elgoibarko Udalak babestuta, eta atzokoan Lizagasar Sagartokixa ere batu zen elkarlanera. 40 bat lagun joan ziren Lizagasar sagartokira, 11 familia guztira, eta lanean pasatu zuten goiza.
Naiara Martin Atxutxiamaikako arduradunak eman zituen azalpenak, eta Asier Lizarralde Lizagasarreko arduraduna izan zuten gidari uneoro. Saguzarrentzako kabiak egin zituzten lehenengo familiaka, eta gero denen artean sortu zuten intsektuentzako hotela. Ekainaren 1erako auzolanerako jardunaldia antolatuko dute, eta Sargoatera joango dira lanera. Beste zeregin batzuen artean, atzo egindako intsektuen hotela ere jarriko dute han.