Eskubaloia plazara aterako du Sanlok domekan

Barren 2025ko mai. 28a, 14:46

Eskubaloia sustatzeko eta ezagutzera emateko ekimenak antolatu ditu Sanlok. 

Batetik, Eskubaloia plazan izeneko ekitaldia antolatu dute domekarako (ekainak 1). 11:00etatik aurrera egingo dute ekitaldia Kalegoen plazan (euria egingo balu, IMH kiroldegian), eta Sanlotik 2013tik 2016ra jaiotako neska-mutilak animatu dituzte parte hartzera. 

Bestetik, ekainaren 20ra bitartean zabalik edukiko dituzte Eskubaloi Eskolako ateak, nahi duten gaztetxoek eskubaloia probatzeko aukera izan dezaten. 2013an jaiotako neska-mutilak astelehen eta barikuetan hurbildu daitezke Olaizagara, 16:45etik 17:30era. 2014an jaiotakoek asteazkenetan izango dituzte saioak, 18:00etatik 19:00etara. Azkenik, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoek ere asteazkenetan joan beharko dute, 17:00etatik 18:00etara. 
Izen-emateak sanlo.net webgunearen bidez egin behar dira. Informazio osoagorako: sanlolatxo@gmail eta 688 735 446. 

Gipuzkoako Kopako finalak, Olaizagan

Kalean bakarrik ez, Olaizaga kiroldegian ere eskubaloi asteburu bete-betea izango da datorrena, Gipuzkoako Kopako sei final jokatuko baitituzte zapatuan eta domekan, tartean Sanloko taldeek. Ikus HEMEN