Jubenil emakumezkoen Deuko Izarrak Egia Seikar taldearen aurka jokatuko du finala, domekan, Donostiako Egia kiroldegian, 12:00etan. Kadete nesken Neurri taldeak, berriz, Urnieta Iñaki Mecanizados talea izango du aurkari finalean. Urnietako kiroldegian jokatuko dute finala, domekan, 12:00etan.
Alcorta Forging Group, Pizzeria Salento eta CIMDE dira Gipuzkoako Kopako finalak etxean jokatuko dituzten Sanloko hiru taldeak. Hona Olaizaga kiroldegiko kantxan jokatuko dituzten sei finalak, tartean elgoibartarrenak:
Zapatua, maiatzak 31
- 12:30 ALCORTA VS ORDIZIA (Zurriola kopa)
- 16:00 BERA BERA VS MEK EIBAR (Zurriola kopa)
- 17:45 TXINGUDI VS SAIEKO (Itzurun kopa)
- 19:30 UROLA VS PIZZERIA SALENTO (Itzurun kopa)
Domeka, ekainak 1
- 11:00 BIDASOA VS TOLOSA (Zurriola kopa)
- 13:O0 ZARAUTZ VS CIMDE (Zurriola kopa)