Lagunak Pilota Eskolako 66 pilotarik adinka jokatuko dituzte partidak Kalegoen Plazako frontoian. 9 eta 11 urte bitarteko pilotari gaztetxoak arituko dira lehian, 18:00etatik aurrera. Amaieran guztiek jasoko dute oroigarria, eta plazara gerturatzen diren familia eta herritarrentzat Baltasar elkartekoek prestatuko duten txorizo egosia banatuko dute.
Otero pilotagileak ere jarriko du pilota postua plazan.
Euria egingo balu Ikastolako frontoian egingo dute Pilota Eguna. (ikus iazko edizioa)