Lagunak Pilota Eskolako umeek adinka jokatu zituzten partidak Kalegoen Plazako frontoian, eliminatoria sisteman, eta azkenak geratzen ziren bi jokalariek bi tantutara egin zituzten azken partidak. Epaile lanak Aspe enpresako Arkaitz Gabirondo pilotari nafarrak egin zituen. 2013tik 2016ra bitartean jaiotakoek hartu zuten parte. Amaieran, dominak banatu zizkieten ume guztiei.