Amateur mailako euskal boxeolari onenak lehiatuko dira zapatuan Elgoibarren

Barren 2025ko mai. 14a, 15:42

Olinpiar modalitateko Euskadiko Boxeo Txapelketako finalak hartuko ditu Elgoibarrek zapatuan (maiatzak 17). Guztira 23 final jokatuko dituzte, emakumezkoen arteko borrokaldiak horietako lau.

Borrokaldiak 17:00etan hasiko dira (16:30ean zabalduko dituzte ateak eta 15:00etan egingo dituzte pisaketak). 
Pisu arinenetako boxeolariak igoko dira lehenengo ringera, 48 kilokoak; eta,  92 kiloz gorakoen borrokaldiarekin amaituko dira finalak. Boxeo olinpikoan hiru minutuko hiru asaltotara jokatzen dituzte borrokaldiak (2 minutukoak emakumeek). Irabazleak Espainiako txapelketa jokatzeko sailkatuko dira.

Lau borrokaldi emakumezkoen arteko finalak izango dira eta Sorabox taldeko ordezkaria izango da horietako bat, Ines Estevez. Maria Noor arabarra izango du aurkari 54 kiloz azpikoen kategorian. Soraboxeko beste boxeolari bat ere ailegatu da finalera, Mohcine El Kabouri soraluzearra. Euli kategorian (51 kilo) lehiatuko da eta Urko Seoane izango du aurkari, eguneko bigarren borrokaldian. 
Sarrerak 15 euroan eskura daitezke aurre-salmentan. Interesatuek 676 866 922 telefono zenbakira deituta eros ditzakete sarrerak. Egunean bertan 20 euroan salduko dituzte. 

Hona 23 finalak:
  1. Unax Perez (Araba) Vs Haritz Blanco (Gipuzkoa). 48 kilo
  2. Urko Seoane (Bizkaia) Vs Mochine El Cabouri (Gipuzkoa)
  3. Jose A. Perez (Bizkaia) vs Ghoufran Laabi (Araba). 57 kilo
  4. Iker Osorio (Bizkaia) Vs Dilan Ajala (Gipuzkoa). 60 kilo.
  5. Aner Careaga (Bizkaia) Vs Ahmed El Houcein (Araba). 63.5 kilo
  6. Aner Alvarez (Bizkaia) Vs Alain Fajardo (Araba). 67 kilo
  7. Alain Roman (Bizkaia) Vs Gabriel Mosquera (Araba). 71 kilo
  8. Aritz Biota (Bizkaia) Vs Josu Ibai Lanchi (Aaba). 75 kilo
  9. Haizea Atiega (Araba) Vs Esmeralda Ferreiro- 48 kilo
  10. Raquel Martinez (Araba) Vs Nura Ariztimuño (Gipuzkoa). 50 kilo
  11. Maria Noor (Araba) Vs Ines Estevez (Gipuzkoa). 54 kilo
  12. Ilham Boukhris (Bizkaia) Vs Beatrice Matthews (Araba). 60 kilo
  13. Alex Garcia (Bizkaia) Vs Oier Prieto (Gipuzkoa). 54 kilo
  14. Johan Gonzalez (Bizkaia) Vs Nelson Vidal (Gipuzkoa). 57 kilo
  15. Jon Ander Gomez (Bizkaia) Vs Sandro Pazmiño (Araba). 60 kilo
  16. Oier Ibarretxe (Bizkaia) Vs Ali Taabate (Araba). 63,5 kilo
  17. Ander Blanco (Bizkaia) Vs Steven Ruiz (Gipuzkoa). 67 kilo
  18. Gorka Luaces (Araba) Vs Fernando Makole (Gipuzkoa). 71 kilo
  19. Elkin Molero (Araba) Vs Leroy Serey (Gipuzkoa). 75 kilo
  20. Eduardo Asenjo (Bizkaia) Vs Markos Nagussi (Gipuzkoa). 80 kilo
  21. Destiny Osarum (Araba) Vs Aritz Rekarte (Gipuzkoa). 86 kilo
  22. Luis Jose Sanchez (Bizkaia) Vs Fermin Barrenetxea (Gipuzkoa). 92 kilo.
  23. Juan Luis Fernandez (Bizkaia) Vs Adam Amoumi (Gipuzkoa). 92 kilo

Iazko ekainean ere egin zuten boxeo jaialdia Olaizaga kiroldegian.