Saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra antolatu dute domekarako

Barren 2025ko mai. 13a, 16:19

Gure natura ezagutzen egitasmoaren barruan, saguzar habiak eta intsektuen hotela egiteko tailerra egingo dute Lizagasarren.

Morkaiko Mendizaleen Elkarteak, Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak sustatzen duten Gure natura ezagutzen egitasmoko ekimena izango da domekarako, maiatzak 18, antolatu dutena. Lizagasar Sagartokixan izango da tailerra eta Asier Lizarraldek gidatuko du. Antolatzaileek aurreratu dute mokadua ere emango dutela parte-hartzaileentzat eta egun horretan sortzen dituzten habi eta hotelak ekainaren 1ean jarriko dituztela, elkarlanean, Sargoaten. 

Tailerrean nahi duen orok parte hartu ahal izango du, doan, baina aurrez izena emanda.

Izena emateko epea maiatzaren 13an zabaldu zuten, eguerdian. Elgoibarko Izarraren webgunean sartuta iritsiko zarete linkera