Euskal matriarkatua landuko dute Mitoak eta historiari buruzko zikloaren bigarren hitzaldian

Barren 2025ko mai. 12a, 15:05

Cira Crespo.

Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasketa izeneko zikloaren baitan, bigarren hitzaldi bat antolatu dute Illunberri Achademiak eta Elgoibarko Izarrak martitzenerako, maiatzaren 13rako, Udalaren laguntzarekin. 

Euskal matriarkatua izango da gaia eta Cira Crespo Cabillo (Bartzelona, 1980) Historian doktoreak eta emakumearen historian ikertzaile eta dibulgatzailea denak emango du. Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.

Zeri buruz hitz egiten dugu matriarkatuaz ari garenean? Non, nor, zergatik hasi zen hitz egiten matriarkatuari buruz? Eta, Euskal Herrian, noiz hasi ginen euskal matriarkatuari buruz? Zein izan da euskal matriarkatuaren ideiaren historia? Euskal Herria gizarte matriarkala izan al zen? Galdera horiei eta gehiagori erantzungo die.

Aurreko astean hasi zuten Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasketa izeneko zikloa, Andoni Larrañagak eman zuen hitzaldiarekin (ikus hemen bideoan)