Ander Errasti ingeniari elgoibartarraren laguntzaekin ondutako hitzaldia izan zen Larrañagak emandakoa. Biak dira Lanbroa Kultur Elkarteko kideak. Azkoitia eta Bergara arteko mugan, Iriaun izeneko gaztelua zutik egon zen XII. mende ingurutik 1457ra arte, duela 568 urte ingurura arte, alegia. Nafarroako Erresumarena izan zen ustea argitu zuten Aita Agirre Kulturgenean eman zuten hitzaldian.
Maiatzetik irailera bitarterako Mitoaren eta historiaren arteko ur nahasietan zikloa antolatu dute Illunberri Achademiak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, eta zikloko lehenengo hitzaldia izan zen honakoa.