Hamabi modalitateetan lehiatzen dira: ezker paretako zortzi modalitate (paleta goma, paleta larrua, pala motza, eskuzkoa, zesta punta, pala, erremontea eta joko garbi), eta trinketeko lau modalitate (eskuzkoa, paleta argentinarra, paleta larrua eta xarea).
Lagunak Pilota Eskolako kide Kepa Arrizabalaga Galdos eta Gorka Lizarralde Salegi palistek Gipuzkoa ordezkatu dute Gomazko paleta modalitateko txapelketan, eta finalerako sailkatzea lortu dute. Gasteizen jokatuko dute finala zapatuan, maiatzaren 3an, eta Nafarroako bikotea izango dute aurkari.
Larrabetzun jokatu zuten finalaurrekoan Urrutiak eta Seoanek osatutako Bizkaiako bikotea kanporatu zuten gipuzkoarrek, 25-21 irabazita.