36 lagun ari dira lehiatzen Lagunak Pilota Eskolak antolatutako pala txapelketetan

Barren 2025ko api. 29a, 19:18

Abian dira plazan jokatzen dituzten emakumezkoen zein gizonezkoen bikotekako pala txapelketak. 

Hamabigarren edizioa du emakumezkoenak eta zortzi bikotek eman dute izena aurtengoan. Gizonezkoenean, berriz, hamahiru bikote ari dira lehiatzen zortzigarren edizioa den honetan. Kalegoen plazako frontoian jokatzen dituzte partidak astero: eguen eta domeketan, eta martitzenetan ere bai batzuetan. Euria egiten duenetan Ikastolako frontoian aritzen dira. Finalak ekainaren 20an jokatuko dituzte.

Lagunak Pilota Eskolak ukitu berezia eman nahi izan dio aurtengo txapelketari, herritarrekin eta herritarrentzat eginiko "txapelketa herrikoia" izatea nahi baitzuten, otsailean BARRENen aurreratu zuten moduan.