2 eta 12 urte bitarteko adingabeek udaberri, uda eta neguko oporraldietan Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak antolatutako aisialdiko jardueretan parte hartuko dutela bermatzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko banatzen ditu dirulaguntzok Elgoibarko Udalak eta familia ugariei, guraso bakarrekoei, bigarren semea edo alaba inskribatzen dituzten familiei eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak jasotzen dituzten familiei zuzenduta daude. Dirulaguntzen zenbatekoak familiaren egoeraren arabera aldatzen dira, eta eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a izango da. Eskaerak egiteko, informazio gehiago lortzeko edo izena emateko: Udalaren webguneko egoitza elektronikoan edota Gazteria eta Hezkuntzaren Sailaren bulegoan.
Plaza libreak Udaleku Irekietan
Udaletik jakinarazi dutenez, Ludotekako udako eskaintzan izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta plaza librewak geratzen dira Udaleku Irekietan. Izena emateko epea irekita dago eta plaza kopurua mugatua da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Ludotekarekin haremanetan jarri ludotekaelgoibar@gmail.com helbidearen bitartez.
Hona hemen eskaintza osoa, adin-tartearen arabera:
• LH1, LH2 eta LH3
o Ekainaren 23tik uztailaren 18ra
o 10:00–13:00 (Ostegunetan 10:00–16:00)
o Zaintza zerbitzua: 08:30–10:00
o Kuota: 100€ (zaintza: 40€)
o Astean behin: tailerrak, hondartza eta igerilekura irteerak, egun pasa eta sukaldaritza tailerra
• LH4
o Ekainaren 30etik uztailaren 4ra
o Astelehena, asteazkena eta ostirala: 10:00–14:00
Asteartea eta osteguna: 10:00–16:00
o Kuota: 60€
o Egitaraua: tailerrak, erronka jolasak eta egun pasak
• LH5
o Uztailaren 7tik 11ra
o Astelehena, asteazkena eta ostirala: 10:00–14:00
Asteartea eta osteguna: 10:00–16:00
o Kuota: 60€
o Egitaraua: tailerrak, erronka jolasak eta egun pasak
• Udaleku Itxia – Orion (LH6)
o Ekainaren 20, 21 eta 22
o Irteera: Ekainaren 20an, 16:00etan Ludotekatik
Itzulera: Ekainaren 22an, 16:00etan Ludotekara
o Kuota: 60€
o Egitaraua: hondartza, igerilekua, talde ekintzak, gaubela eta festa