Elgoibarko Gaztelekuan egingo dute “Ongizate emozionala” izeneko doako formakuntza saioa, maiatzaren 14an, 18:00etatik 20:00etara.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Nerabeak programaren baitan antolatu du saioa Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elgoibarko Udalaren eta Gaztegune Plus programaren laguntzarekin. Sustatzaileek azaldu dutenez, tailer honen helburua da nerabeen ongizate emozionala lantzea eta emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko tresnak eskaintzea. Hariak ekimeneko trebatzaileek dinamizatuko dute saioa.
12 eta 16 urteko nerabeek izango dute parte hartzeko aukera, eta maiatzaren 2tik maiatzaren 11ra arteko epea izango dute izena emateko, honako estekan sartuta.