Elgoibartarrek Hernaniren aurka jokatu zuten finalaurreko partida, eta lehia parekatuaren ostean, gol bakarreko aldeagatik galdu zuten, 29-30eko emaitzarekin. Hala hernaniarrak sailkatu ziren lauko kanporaketako finalerako. Beste finalerdian etxeko taldea gailendu zen, Bayona Autoak Pulpo taldea, Saiekori 32-20 irabazita. Finalean ere zumaiarrak izan ziren nagusi, Hernaniri 39-28 irabazita. Hala, hurrengo denboraldian Lehen Lurraldeko Mailan jokatuko du Pulpoko seniorren bigarren taldeak.
Pizzeria Salentok 32-25 irabazi zion Saieko taldeari, kanporaketa faseko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan.
*Argazkiak: Roberto Sanchez.