Lurraldeko Bigarren Mailan igoera fasean lehiatzen aritu diren zortzi taldeek joan den asteburuan amaitu zuten ligaxka. Lehen sailkatuak lortu du zuzenean mailaz igotzea, Lezoko Munttarpe Iriarte-Enea taldeak, hain zuzen ere. Bigarren postutik bosgarrengora sailkatutakoek lauko kanporaketa jokatuko dute Zumaian
Senior gizonezkoen Sanloko bigarren taldea izango da Zumaian lehiatuko diren lau taldeetako bat, ligaxkan hirugarren amaitu eta gero. Pizzeria Salento taldeak Hernani, Saieko eta Zumaiako Bayona Autoak taldea izango ditu aurkari. Zapatuan finalaurrekoak jokatuko dituzte; domekan finala; eta, irabazlea mailaz igoko da. Elgoibartarrek Hernaniren aurka jokatuko dute finalerdietako bat, apirilaren 12an, 19:45ean, Lubaki kiroldegian. Partida irabaziz gero finala jokatuko dute, domekan, 12:00etan. Galduz gero, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute, domekan, 10:15ean.