Parte hartu nahi dutenek egin beharrekoa hauxe da: euskarazko kantu bat aukeratu, grabatu soka-saltoa bideoan eta Istagramen partekatu Kilometroak kontua aipatuta edo bidali bideoa komunikazioa2025@kilometroak.ikastola.eus helbidera. Maiatzaren 4a da bideoak bidaltzeko azken eguna.
Irabazlea Kilometroetako Ikasle Batzordeak aukeratuko du, originaltasuna baloratuta, eta maiatzaren 31n emango dute saridunaren berri Ikastolaren Eguneko bazkariaren ostean. Irabazleak Kilometroetako material sorta jaso du saritzat. Azaldu dutenez, bakarka, binaka, familian... nahi bezala grabatu daitezke bideoak eta antolatzaileek parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Kilometroak jaiko bideokliperako ere soka-saltoan arituko den jendea behar dute. Aitor Novak eta Elgoibarko beste hainbat musikarik sortu dute Kilometroak jairako kantua eta maiatzaren 7an eta 8an bideoklipa grabatuko dute, Kalegoen plazan. Jone Arriola zinemagileak zuzenduko du grabazioa, eta antolatzaileek dei egin diete elgoibartarrei parte hartzera.