Urko Mendazona judoka, Euskadiko txapeldun

Barren 2025ko api. 8a, 12:28

Infantil eta kadede mailako Euskadiko Judo Txapelketa jokatu zuten zapatuan Gasteizko Arriaga udal kiroldegian, eta bi domina eskuratu zituzten lehiatu ziren hiru judoka elgoibartarrek, hirurak BST-Egokran judo taldeko kideak.

Urko Mendazona Labernia 46 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, infantiletan, eta urrezko domina eskuratu zuen jokatutako lau borrokaldiak irabazi eta gero. Aurrez Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Mendazonak. Euskadiko txapeldun titulua eskuratuta, kadete mailako Espainiako Txapelketan lehiatzeko sailkatzea lortu du.

Joane Unamuno Ramosek ere Gipuzkoako txapelketa irabazi ostean lortu zuen Euskadiko Judo Txapelketara sailkatzea. 70 kiloz azpikoen kategorian lehiatu zen, kadeteetan, eta bi borrokaldietatik bat irabazita txapeldunorde geratu zen.

Edith Garate Osorok ere domina eskuratzetik gertu ibili zen 57 kiloz azpikoen kategorian, kadeteetan. Finalerdietara sailkatu ostean, galdu egin zuen konbatea, eta hirugarren postua erabakitzeko lehian ere galtzailea izan zen.