Urko Mendazona Labernia infantil mailan lehiatu zen zapatuan, 36 kiloz azpikoen kategorian, eta bera izan zen onena. Joane Unamuno Ramos kadete mailan lehiatu zen domekan jokatu zuten lehian eta berak irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa, 70 kiloz azpikoetan. Edith Garate Osoro ere lehiatu zen kadeteetan, 57 kiloz azpiko kategorian, eta hirugarren postua lortu zuen.
Hiru judokek lortu dute Euskadiko Judo Txapelketarako sailkatzea. Apirilaren 5ean jokatuko dute infantil eta kadete mailako judokentzako Euskadiko Txapelketa, Gasteizko Arriaga kiroldegian.