Intujai taldeak antolatutako Ahoz aho´25 ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren barruan bi ipuin kontalari etorri dira aurten Elgoibarrera eta biek piztu dute herritarren ikusmina, bai Quico Cadaval galiziarrak eman zuenak eta baita Eva Andujar valentziarrak atzo eman zuen saioak ere. Izena eman behar zen saioa ikusteko eta denbora gutxian agortu ziren plazak. Liburutegikoek Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian egin ohi dituzte era honetako saioak, baina ordu berean Jose Mari Esparzaren hitzaldia zegoenez han, liburutegian bertan eman zuen saioa Andujarrek. Irrifar eta algara ugari atera zizkien liburutegian batu ziren lagunei. Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak ere hartu zuen parte, Andujar aurkeztuz.
Ahoz Aho´25, Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren barruan, 30 artista inguruk Gipuzkoako hamazortzi herritan emango dituzte helduentzako ipuin kontaketa saioak (ikus egitaraua), eta horietako bi saio Elgoibarren izan dira.