Ahoz Aho´25, Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren barruan, 30 artista inguruk Gipuzkoako hamazortzi herritan emango dituzte helduentzako ipuin kontaketa saioak (ikus egitaraua), eta horietako bi saio Elgoibarren izango dira, Cadaval aktore eta narratzaile galiziarrak eman zuena; eta, Eva Andujarrek emango duena, martxoaren 27an, 19:00etan.
Antolatzaileek ahal dena izena emateko eskatu dute: 943 743 525, 688 710 138 edo liburutegia@elgoibar.eus.