Jose Mari Esparzak Zumalakarregiz emandako hitzaldia, bideoan

Barren 2025ko mar. 28a, 17:01

Zumalacárregui y la República de los Pirineos liburua aurkeztu zuen atzo Jose Mari Esparza Zabalegi idazle, editore eta Altafalla kultur elkartearen sortzaileak (Tafalla, 1951) Elgoibarren, eta hitzaldia bideoan jaso du BARRENek. 

Illunberri Achademiak eta Elgoibarko Izarrak antolatu zuten hitzaldia, Udalaren laguntzarekin. 1834an Tomas Zumalakarregik lau euskal probintziatan Errepublika Federal independente bat aldarrikatu zuela aipatzen duten dokumentuak dira liburu honen haria.