Zumalakarregi eta euskal errepublikaz ariko da Jose Mari Esparza kultur eragilea, Elgoibarren

Barren 2025ko mar. 24a, 16:28

Zumalacárregui y la República de los Pirineos liburua aurkeztuko du Jose Mari Esparza Zabalegi idazle, editore eta Altafalla kultur elkartearen sortzaileak (Tafalla, 1951) Elgoibarren, martxoaren 27an (eguena).

Liburu horretan egileak uko egiten dio euskaldunen karlistaldietako parte-hartzea dema dinastiko baten erregegai baten ala bestearen alde egitea izan zelako tesiari. Hala ere, motibazio nagusia foruak eta haiek eskaintzen zieten burujabetza defendatzea izan zela azpimarratzen du. Hori ez ezik, errepublika independente bat sortzea ere aukeren artean egon zela esaten du, makina bat bisitari eta behatzaileren lekukotzak bilduta.

Illunberri Achademia eta Elgoibarko Izarrak antolatu dute hitzaldia, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, eta Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian izango da, eguenean, 19:00etan hasita.