Mendi ibilbideetan bastoiak erabiltzen erakusteko ikastaroa emango du Iñigo Larizek

Barren 2025ko mar. 28a, 14:34

Bastoiak erabiltzeko tekniken inguruko ikastaroa antolatu du Morkaikok apirilaren 4rako.

Aurrez ere antolatu zuten antzerako ikastaroa, eta hura ere Iñigo Larizek eman zuen, baina mendiko lasterketan aritzen direnentzako pentsatua zegoen. Oraingo hau trekkingean edo mendian ibiltzen direnei zuzenduta dagoela zehaztu dute antolatzaileek. "Iñigok mendian ibiltzeko bastoiek izan dezaketen garrantzia eta eraginkortasunez erabiltzeko teknikak azalduko dizkigu", azaldu dute. Alde teoriko labur bat eta praktikoa izango ditu ikastaroak. Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian emango dute alde teorikoa, 18:00etan. Gero, bastoiak probatzera joango dira mendira. Irteerara horretarako bastoiak, arropa eta oinetako egokiak eramateko eskatu dute antolatzaileek. 

  • Izena emateko bete datuak HEMEN. Apirilaren 3a da izena emateko azken eguna. Informazio gehiagorako: cattmorkaiko@hotmail.com eta Instragramen@cattmorkaiko kontuan. Doakoa izango da ikastaroa.