Iñigo Larizek emango du saioa. Bastoiak egoki erabilita lasterketetan izan dezaketen onurez arituko da Lariz, eta ingurunearen arabera erabili daitezkeen teknikak azalduko ditu. Alde teoriko labur bat eta praktikoa izango ditu ikastaroak. Kultur Etxeko sotoan emango dute alde teorikoa, 17:00etan. Gero, bastoiak probatzera joango dira mendira. Irteerara horretarako bastoiak, arropa eta oinetako egokiak eramateko eskatu dute antolatzaileek. Izena emateko eta informazio gehiagorako: cattmorkaiko@hotmail.com eta Instragramen @cattmorkaiko kontuan. Doakoa izango da ikastaroa.