Haundi animatzera Oñatira joateko autobusa antolatu du CD Elgoibarrek

Barren 2025ko mar. 26a, 10:10

Aloña Mendiren aurkako partidarako bazkideentzako eta zaleentzako autobusa antolatu du C.D. Elgoibarrek.

Gizonezkoen Haundi taldeak Aloña Mendiren aurka jokatuko du, domekan, Oñatin (16:30). Bi taldeak daude jaitsiera postuetan eta berebiziko garrantzia izango du neurketak. Azken jardunaldian Zarautzen aurka bana berdindu eta gero, Sailkapeneko 17. postuan dago Haundi, 23 punturekin eta 16. postuan daude oñatiarrak, 24 punturekin. Jaitsiera postuetatik kanpo dagoen lehen taldeak, Mondragon CFk, 28 puntu ditu. Zortzi jardunaldi falta dira Gipuzkoako Ohorezko Erregional maila bukatzeko. 

Aloña Mendik eta Haundik Azkoagain futbol zelaian jokatuko duten partida 16:30ean hasiko da, eta C.D. Elgoibarrek antolatu duen autobusa 15:30ean irtengo da Mintxetatik. Kirol taldeko bazkideek doan bidaiatu ahal izango dute bazkide txartela erakutsita, eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Honako telefonoan eman behar da izena: 666 267 783.