Partida garrantzitsu bezain zaila zuen Haundi gizonezkoen taldeak Mintxetan, Ohorezko Erregional Mailako bigarren sailkatuaren aurka jokatu baitzuten, Zarautzen aurka. Banako berdinketarekin amaitu zen partida. Jokatutako azken hamar partidetatik sei berdinduta amaitu ditu Haundik, alegia, lehiakorrak izaten ari dira denboraldiaren azken txanpan, baina hirunaka zenbatzea komeni zaie jaitsiera postuetatik irteteko. Bost puntura dute orain salbazioa, Mondragon eta Beti Gazte taldeek 28 puntu baitituzte eta 23 elgoibartarrek. Haundik baino puntu bat gehiago du Aloña Mendik, hurrengo jardunaldian elgoibartarren aurkari izango den taldeak. Oñatin jokatuko dute jaitsiera postuetatik irten nahi duten bi taldeen arteko neurketa.
Aukera on bat galdu du emakumezkoen taldeak
Puntuak pilatzeko plaza ona zirudien arren, puntu bakarra eskuratu zuen Emakumezkoen Haundi taldeak Deban, Ondarbeltz Amaikak Mutriku taldearen aurkako partidan. Sailkapeneko potzuan daude debarrak, jokatutako 23 partidetatik denak bat izan ezin galdu eta gero; eta, elgoibartarren aurka lortu zuten denboraldiko lehen berdinketa. Hutsnako emaitzarekin bukatu zen partida. Bost partida falta dira liga bukatzeko eta Elgoibarko taldeak lau puntura du jaitsiera postuetatik kanpo dagoen lehen taldea, Irauli Bosteko. Hain zuzen, Irauli Bostekoren aurka jokatuko dute asteburuan Mintxetan. Donostiarrek 21 puntu dituzte eta 17 elgoibartarrek. Hernanik 22 ditu. Hiru taldeok eta Beti Gazte daude jaitsiera ekiditeko lehian sartuta.
Igoera fasea jokatzen diharduen 1. erregional mailako taldeak 2-3 galdu zuen Behobiaren aurkako partida, domekan Mintxetan, eta sailkapeneko 14. postura atte jaitsi dira.