Sakeleko telefonoaren erabilerari buruzko umorezko bakarrizketa eta tertulia antolatu dituzte datorren barikurako

Barren 2025ko mar. 25a, 12:19

Altxa Burua mugimenduaren barruan sortu den Elgoibarko Amataumobila taldeak eta Udalak sakeleko telefonoaren erabilerari buruzko umorezko bakarrizketa antolatu dute datorren barikurako. Izena eman behar da.

'Ba ote dut argudiorik seme-alabek mugikorra ondo erabiltzeko?' jarri diote izena saioari. Bakarrizketaren ondoren tertulia ere egingo dute. Aita Agirre kulturgunean izango da, 18:30ean, eta ordu eta erdi eta bi ordu arteko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Saioa mokadu batekin bukatuko dute. Euskaraz izango da, baina erdal hiztunak apuntatuz gero erderaz egingo dutela jakinarazi dute, eta gutxi izanez gero itzultzaile lanak egingo dituzte antolatzaileek.

50 lagunentzako lekua egongo da eta izena eman behar da, honako formularioan datuak beteta.

 

Lotura duten albisteak: