Azaroaz geroztik zegoen etxea okupatua, antolamenduz kanpo eta bizigarritasun baimenik gabe dagoen arren. Errezabal etxearen jabeetako bat metro batzuk goraxeago dagoen etxean bizi da eta okupak sartu zitzaizkien salaketa jarria zuela dio, eta behin baino gehiagotan ohartarazi zuela hor bizitzen egoteak zuen arriskuaz.
Gaur goizean, sutearen hondakinak baino ez ziren geratzen eraikinaren kanpoaldean: koltxoi baten, erradiadore baten eta altzari baten arrastoak, suak kiskalita. Ez zegoen okupen arrastorik.