Promesa mailako partida jokatu zuten lehenengo June Urrutikoetxeak eta Amaia Zarrabeitiak osatutako bikoteak, Edurne Carretero eta Petra Rodriguezen kontra. 18-10 girabazi zuten Zarrabeitiak eta Urrutikoetxeak.
Miriam Arraiza eta Enara Gamindek Aizane Ibarrolaren eta Uxue Osesen aurka jokatu zuten partida nagusia. Norgehiagoka oso parekatua izan zen, eta azkenean 22-20 irabazi zuten gorriek.