Master Cup pilota txapelketako ligaxka Elgoibarren itxi dute

Barren 2025eko martxoaren 16a

Emakumezkoen binakako txapelketa nagusiko Laboral Kutxa Master Cup txapelketako ligaxka itxi dute gaur Elgoibarren. Ikastolako frontoian jokatu dute norgehiagoka, harmailak jendez beteta zeudela. 

 Promesa mailako pilotariak kantxaratu dira lehenik: June Urrutikoetxeak eta Amaia Zarrabeitiak osatutako bikoteak, Edurne Carretero eta Petra Rodriguez izan dituzte aurrez aurre. Gorriek erraz egin dute aurrera markagailuan eta 18-10 gailendu dira Zarrabeitia eta Urrutikoetxea. 

Urrezko Ligaxkako norgehiagoka jokatuko dute ondoren  Miriam Arraiza eta Enara Gamindek Aizane Ibarrolaren eta Uxue Osesen aurka. Norgehiagoka oso parekatua izan da, eta azkenean 22-20 irabazi dute gorriek. Partida polita izan da, eta ikusleek goi mailako pilotaz gozatzeko aukera izan dute.