Lanbide Heziketaren 125. urteurrenaren harira, delineazio ikasketak burutu zituzten emakumezkoen lehen promozioko emakumeak izan dira protagonista BARREN astekariko azken alean. Pake Gartzia, Ana Loiola eta Maria Isabel Aizpuruak euren esperientzia kontatu zuten astekariko erreportajerako, eta Maria Jesus Astigarragak, berriz, irratian azaldu ditu bere oroitzapenak martxoaren 6an eman zuten saioan.
Garikoitz Udabek gidatzen duen 'Argi Ibili' saioan izan da Astigarraga, 0 kilometroko kazetaritzari, informazioari, Tokikomekin batera eskaintzen dioten tartean. Ikasketak amaitu zituenetik, erretiroa hartu zuen arteko ibilbidea izan du hizpide Astigarragak. Garikoitz Udabek eta Ainhoa Andonegi BARRENeko kazetariak egin diote elkarrizketa.
- Entzun hemen ELKARRIZKETA