'Gure Mauriziak' ekimena egingo dute gaur kalean eta Herriko Antzokian

Barren 2025ko mar. 11a, 13:31

Gizonezkoek okupatzen zuten plazara salto egitera ausartu ziren emakume pandero-joleak omenduko dituzte gaur, 'Gure Mauriziak' ekimenean.

Elgoibarren ere aritu dira Maurizien bila eta lau topatu dituzte: Pantxika Zubizarreta Gurrutxaga (1888-1964), Juliana Esnaola Arakistain (1892-1974), Martzelina Zubizarreta Gurrutxaga (1892-1991) eta Juliana Zubizarreta Gurrutxaga (1910-2006).
18:30ean hasiko dute egitaraua, Kalegoen plazatik Herriko Antzokira egingo duten kalejirarekin, eta han, antzokian, izango du segida jaiak. Trikitia, kantua, dantza, omenaldia eta Aire! dokumentalaren emanaldia izango ditu osagai nagusiak. Doakoa izango da eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, Inazio Bereziartua Dantza eta Musika Eskolak, Ongarri zine-klubak, Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Badihardugu elkarteak antolatu dute ekimena.