Borobila izan da Pilota Egunaren 25. ekitaldia

Barren 2025ko mar. 9a, 15:12

Elgoibar Ikastolatzen duen 25. Pilota Eguna izan da aurtengoa eta Kilometroak jaiaren urtea denez, edizio berezia izan da.

Goizean goizetik umeentzako jolasak egin zituzten, Hitzpasa jolasean parte hartzeko aukera ere izan zuten familiek, eta pilotak egiteko tailerrak ere izan ziren. Tonbola ere antolatu zuten, eta pilotarekin zerikusia duen materiala zozkatu. Pilota Egunean ohikoak diren pilota finalak jokatu zituzten ikasleek, eta amaieran helduentzako barru saioa ere izan zen.