Pilota plazara atera du gaur Elgoibar Ikastolak

Barren 2025ko mar. 8a, 16:51

Pilota Egunaren 25. edizioa egin dute gaur, Elgoibar Ikastolak antolatuta. Goizean goizetik, jolasak, tailerrak eta pilota partidak izan dira Kalegoen plazan. Kilometroak jaia egingo dutenez aurten, berezia izan da gaurko edizioa. 

Elgoibar Ikastolak antolatuta, Pilota Eguna izan da gaurkoa, eta Kilometroak jaiaren urtea denez, berezia izan da gaurko edizioa. Goizean goizetik umeentzako jolasak egin dituzte, Hitzpasa jolasean parte hartzeko aukera ere izan dute familiek, eta pilotak egiteko tailerrak ere izan dira. Tonbola ere antolatu dute, eta pilotarekin zerikusia duen materiala zozkatu dute. Pilota Egunean ohikoak diren pilota finalak jokatu dituzte ikasleek, eta amaieran helduentzako barru saioa ere izan da. Haizeak gogor astindu du tarteka, baina jai giroa nagusitu da Kalegoen plazan. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!