Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute Bertsio Gaua, hirugarrengoz, inauterietako programaren barruan, eta aurrekoetan baino lagun gehiagok parte hartu dute. 24 talde eta bakarlari igo ziren Maalako eszenatokira, aukeratutako abestiak kantatzera edota antzeztera (play back-a). Taldeen babesean animatu ziren gehienak, bi bakarrik izan baitziren bakarlariak. Antolatzaileak pozik daude parte hartze kopuruekin eta sortu zen giroarekin; eta eskerrak eman dizkiete eszenatokira igotzera animatu ziren lagun guztiei eta Maalan batutakoei.
Hiru lagunek osatu zuten epaimahaia: Gazte Asanbladako kide Xabi Goñik, Biraka dantza taldeko Julene Garcia-Abadek eta Taupada Antzerki Taldeko Nerea Cuendek. Honako hauek saritu zituzten:
- 1. saria taldeka: Mila eta Ikuska (Viva la vida- Dana International) 250 euroko saria
- 2. saria taldeka: Homer eta Jou (Baby - Justin Beaber) 170 euroko saria
- Bakarkako irabazlea: Jou (Que Hubiera sido- Carol G) 170 euro
- Sari berezia: Otxenteroak taldearentzat (Nochentera - Vicco) 150 euro
Argazkiak: Ane Gonzalez.