26.000 jarraitzaile ditu Alex R. Etxegibel gazteak (Elgoibar, 2007), TikToken, eta Euskal Eduki Sortzaileen gidan sartu dute. Eguneroko bizimoduan gertatzen zaizkionak kontatzen ditu bideoetan, azkenaldian bere arreba Thirisekin. Ez zaio 'influencer' dela esatea gustatzen, baina konturatuta dago bere bideoek oihartzun handia dutela. Elgoibarren ez ezik, Euskal Herri mailan egin da ezagun, eta fama hori tranpolin moduan baliatu nahi du, etorkizunean aktore izan nahi duelako. Batxilergoko bigarren mailan dago eta datorren ikasturtean Kazetaritza ikasteko asmoa dauka. Dantzan eta antzerkian ere badihardu azken urteotan, eta telebistako hainbat telesailetako 'casting'-etan ere hartu izan du parte.
- BARRENen irakur dezakezue Alex R. Etxegibeli eginiko elkarrizketa.