Bideoa: STEM emakumeen arteko solasaldia

Barren 2025eko otsailaren 18a

Mahai-inguru bat ere egin dute STEM diziplinetan diharduten Elgoibarko emakumeak omentzeko ekitaldiaren barruan.

Lorea Arakistainek gidatu duen solasaldian hartu dute parte Leire Garate Rodrigok eta Amaia Gabilondo Peñalbak. Diseinua eta produktuen garapenerako ingeniaría da Garate Danobatgroup taldean eta ingeniari mekaniko moduan egiten du lan Gabilondok Etxetarren. Euren lanetako bizipenez eta Bizilaben egin duten ibilbideaz jardun dute, besteak beste. Ikus bideoan.