Bi irteera bertan behera laga behar izan zituzten, eguraldi alertengatik, eta hirugarren batean euriteak harrapatu zituen. Olatz haranera egin beharreko irteera izan zen bertan behera laga behar izan zutenetako bat, baina domekan eguraldi aparta eduki zuren mendian ibiltzeko eta 57 ume eta beste horrenbeste heldu elkartu ziren Mutriku aldera joateko. Mintxetan elkartu eta autoetan joan ziren Olatz auzoraino. Eliza paretik hasi zuten ibilaldia eta Olatz PR GI-47 ibilbidea osatu zuten, eguzkipean. "Aldapa handirik gabeko ibilbide ederra egin genuen Olatzeko paraje magikoaz gozatuz. Zelaiak, artadiak, baserriak, animaliak, kobazuloak... gauza asko du eskaintzeko Olatzek", azaldu dute mendizaleek. Hiru orduko ibilaldiaren ostean, bazkal ordurako itzuli ziren Elgoibarrera.
Hurrengo mendi irteera martxaren 16an izango da.