Katxiporretakoek ikuskizunean parte hartzera gonbidatu zituzten Elgoibarko Euskaraldia taldekoak. Horiek, orain arte egin diren hiru Euskaraldietan talde eragilean aritutakoen artean zabaldu zuten gonbita, eta oholtza gainera igoteko ausartenak azaldu ziren barikuan antzokira. Imanol Larrañagak berba egin zuen taldekoen izenean eta ariketaren laugarren ekitaldirako ilusioz eta lanez gainezka daudela azaldu zuen. Mezuen ostean, dantzan jarri zituzten oholtza gainera igotakoak.
Porrotxek Elgoibarren lagun on asko dutela gogora ekarri zuen saioaren ostean. "Gazte izanda hil diren lagun minak ere gure irri, kantu eta ametsetan daramatzagu beti, tartean Ane, Oier, Beñat… Gure bihotzetan izan ditugu antzokian oholtzaratu garenean. Eskerrik asko Elgoibar, maite zaituztegu!", adierazi du.
Maiatzaren 15etik 25era egingo dute laugarren Euskaraldia.