Bertoko hogei espezietako 350 zuhaitz landatu zituzten lanera batutako hamasei lagunen artean. Baso Biziak taldekoek eskerrak eman dizkiete ekimenean parte hartu zuten boluntario eta elkarteko bazkideei, lurjabeari eta baita BESA, Alcorta, Rural Kutxa eta Bellota enpresei ere.
Iaz sei landaketa saio antolatu zituen Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, denak Muzkiritzu mendilerroan, Karakateko Landa Parkearen barruan lurjabeek laga dizkieten lurretan. Guztira, 2.935 zuhaixka autoktono landatu zituzten, bazkideen eta boluntarioen laguntzarekin. 2022ko ekainean elkartea sortu zutenetik hemen bertoko espezietako 5.110 zuhaixka landatuak dituzte.