Umeen eta Nerabeen egunetako hainbat jarduera hartu ditu Atxutxiamaika aisialdi taldeak bere arduran, eta ume eta jubilatuek euren egunean elkarrekin banatu duten hamaiketakoa izan da berrikuntzetako bat. Elkarrekin egin zituzten erosketak Bezpera egunean, eta salda prestatu zuten gero.