Eskola-umeek ikastetxeetan bertan eman dezakete parte hartzeko izena, baina 16 urtez gorakoek elgoibarikastola.eus webgunean eman behar dute izena, eta horretarako otsailaren 13ra arteko epea dute. Antolatzaileek ohartarazi dute aurten ez dela egongo egunean bertan izena ematerik, eta krosean izena emandakoek bakarrik parte hartu ahal izango dutela.
Elgoibarko eta Mendaroko ia 800 lagunek parte hartu zuten iazkoan.